Kronologia

11.-Labi eta Zaporra espetxeratzearen zain!!!.

Amets gaiztoa ez da amaitu.

SENTENTZIA FIRMEA DA!!!

LABI ETA ZAPORRA EDOZEIN MOMENTUTAN ESPETXERATU DITZAKETE
ADI MOBILIZAZIOEI!!!

10.- LABI ETA ZAPORRA ZIGORTUAK!

Gorenak erabakia hartu du! Errekurtsoa ez du onartu eta Labi eta Xaporraren kondena firmea da. Urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta 6 urteko inabilitazioa lan publikorako.
Gorenak ez du tramitera aurkeztutako errekurtsoa aztertu. Hala ere abokatuek ezarritako elegiteei erantzun die, hainbat gezurrekin erantzun ere, tartean hauek:

      - Salataria ez jakitean nor den eta epaiketan ezin ikusi izanak, defentsa eskubidea murriztua izan zuten
         akusatuek. Ez dakitelako zerk motibatu zuen salatariak horrelako akusazio faltsu bat egitera.
     * Fiskalaren erantzuna: Defentsa eskubidea ez zen murriztua izan, ze salataria bertan egon zen eta
        akusatuak ikusi zuten nor izan zen.
                                                       GEZURRA!!!
                                 Inork ez zuen ikusi eta ez dakite nor den salatari anonimoa.   

      - Ez da posible salatari anonimo batek esan duenagatik, inongo frogarik gabe, pertsona bat zigortzea.
        Hori ez da onartzen konstituzionalean ez eta europan ere.
      * Fiskalaren erantzuna: Salatari anonimoaz gain, bigarren testigu batek ere Labi eta Zaporra akusatu
        zituela.
                                                       GEZURRA!!!
                        Bigarren testigoa udaltzain bat izan zen eta hark ez zuela ezer ikusi esan zuen.

Argi dago Labi eta Zaporra zigortu nahi zutela, horretarako epaiketan gertatutakoa aldatu behar bazuten ere. Beste behin ere argi geratu da zein den Audientzia Nazionalaren papera.
                                        audientzia nazionala STOP!

9.-"PELIGRO DE FUGA".

Zarauztarrek argi eta garbi utzi dugu epai honekin ez gaudela ados. Ala ere nahikoa ez eta, Labi eta Zaporraren aurkako jazarpenak ez du etenik. Abenduaren 24ean jaso zuten ezustekoa gutun baten bidez. Abenduaren 27an, astelehenean Madrilgo Auzitegi Nazionalera joan behar zuten berriz. Fiskalaren arabera, Labik eta Zaporrak ihesteko arriskua zuten. Horregatik neurri prebentibo bat hartu beharra zegoela erabaki zuen fiskalak.
Aukeren artean baldintzapeko espetxeratzea zegoen, honela biak madrilera abiatu ziren, badazpada arropa poltsa eta guzti. Oraingoan ere ez ziren bakarrik joan, kotxetan antolatu ginen ainbat lagun beraiei babesa emateko asmoz, nahiz eta jakin oraingo honetan ezin izango genuela epaitegira sartu.

Bista honetan larritasun handia bizi izan zuten, fiskalak berehalako espetxeratzea eskatu baitzuen. Epaileek ordu bete pasata iraun zuten epaia erabakitzen eta azkenean ez ziren espetxeratuak izan.
Hala ere, baldintzapeko neurriak ez ziren nolanahikoak izan. Orain, astero bake epaitegira joan behar dute sinatzera eta ezin dute estatu espainiarretik irten. Eta noski, Gorenaren erabakiaren zain daude oraindik.

8.-ABENDUAK 18: MANIFESTAZIOA.

Zaila izango zaigu egun hau ahaztea. Manifestazio jendutsua izan zen, 500 pertsonatik gora kontatu ahal izan genituen. Gahinera, elkartasun keinu izugarriak izan ziren. Harri jasotzailea, zanpantzarrak, malabareak suarekin, eskalatzaileak zubian zintzilik, txistulariak, parodia ikusgarria... Sekulako elkartasun giroa sortu zen, manifestazio bera ikuskizun batean bihurtuz. Bejondeizuela!!!


































































































































































7.-ABENDUAK 11: PRENTSAURREKOA ETA JAIALDIA.

Larunbat honetan prentsaurreko masibo bat egin genuen Frontoi Txikin. Jendetsa izugarria gerturatu zen eta urrengo larunbatean manifestazio baterako deia egin genien herritarrei Labi eta Zaporra elkartasuna! lemapean.














Iluntze alderako berriz, kontzertuak antolatu genituen Putzuzulo gaztetxean. Lehenbizi Julen Zulaika herriko bertsolariak, bertso idatzi batzuk kantatu zituen kitarra baten laguntzaz. Ondoren Imanol Epelderen poesia errezitaldiaz gozatu genuen. Gero Eñaut Elorrieta Ken7ko abeslariak kanta batzuk eskeini zituen Oreka TXko txalapartarien laguntzaz. Amaitzeko, Joseba Tapia eta bere taldeako musikariek "eta tira eta tunba" diska aurkeztu ziguten. Ordu txikitaino luzatu zen azkenean eguna.





































































6.-AZAROAK 24: PLENOA.

Azaroko azken asteazkenetan plenoan mozio bat sartu genuen udaletxean. Honekin batera, udaletxe kanpoan elkartasun ekitalditxo bat ere antolatu genuen. Bertan bertsolariak, kantariak, poesia errezitaldia... ikusi ahal izan genituen.

5.-ESKUZ ESKU DENON ARTEAN.

Labi eta Zaporraren kasua Gorenaren eskuetan zegoen, epaia noiz emango zain. Herritar batzuk gaiaz hitz egiten hasi ginen, zain ezin genuela egon erabaki genuen. Zerbait egin behar genuela eta biltzen hasi ginen. Herritarrak informatu eta elkartasun kanpaina bat abiarazi behar genuela erabaki genuen.
Honela jaio zen Eskuz esku, denon artean herri ekimena.



























Kartelak egin eta kalean informatzen hasi ginen, Labi eta Zaporrari babesa emateko firma bilketa bati hasiera eman genion, elkartasunez.blogspot.com bloga sortu genuen, epaiketaren gaztuei aurre egiteko zozketa...
Bereala hasi ziren elkartasun keinuak iristen: Sinadura bidez, argazkiak, kalean jendearen keska...

Honelako elkartasun uholdea jasotzen ari ginela ikusirik, ekimen ezberdinak antolatzen ere hasi ginen.

4.-SENTENTZIA.

Epaiketa izan eta bi edo hiru astera ordea, sententzia iritxi zen, uztaila amaieran. Nahiz eta ez izan fiskalak eskatzen zuen guztia, sorpresa ikaragarria eta kolpe ederra jaso genuen herrian. Urte beteko kartzela zigorra eta 6 urteko inabilitazioa lan publikorako. Berriz ere ikusi genuen zein den salbuespeneko entzutegi honen funtsioa: euskaldunak zigortzea.
Epaia jaso eta berehala prentsaurreko masibo batera deitu genituen herritarrak. Modu honetan jakinarazi genuen epaia eta gogor salatu ere.




























Honen aurrean, defentsa abokatuek errekurtsoa jarri zuten iraila hasieran. Honela kasua Gorenaren (Supremoa) eskuetan geratuko da eta zai egon behar honek zer erabakitzen duen. Normalean erantzuna ematen 3-6 hilabeteko denbora pasatzen omen da, beraz, urtarrila edo otsaila izango dela kalkulatu genuen.


3.-EPAIKETA EGUNA: 2010-UZTAILAK-14

Epaiketa eguna ere iritxi zen. Goizeko 10ak alderako Madrilen egoteko, goizean goiz irten ginen. Labi eta Zaporrari babesa eta indarra emateko asmoz autobusa antolatu genuen eta baita bete ere. Autobusean joan ginenok ere epaiketan egon ahal izan genuen, hori bai, kristal baten atzean.
Lehenbizi Labi eta Zaporrak deklaratu zuten. Salatari anonimoak zioen guztia ukatu zuten. Ondoren, manifestazio hartan bidea irekitzen joan zen udaltzaingo batek deklaratu zuen, bere arabera, bizpairu oihu entzun zituen baina inor identifikatu gabe. Salatariak deklaratu behar zuenean, beldurra zuela esan eta testigo anonimotik testigo ezkutu izatera pasa zuten epaileek. Aipatzekoa da, honela, defentza eskubidea urratua izan zutela Labi eta Zaporrak. Honela, ez zuten jakingo nor zen salataria, beraz, ezin jakin zergatik salatu zituzten. Zerk motibatu zuen salataria honelako akusazio faltsua egitera.
Horrez gain, epaiketa ondo joan zen. Labi eta Zaporraren kontrako froga bakarra salatariaren hitza zen, gainera gezurretan ari zela frogatu ahal izan zuten manifestazio hartako argazkiak aurkeztuz (Lehenengo puntuko 2 argazkiak dira).


Epaiketako argizkia.
















2.-SALAKETA FALTSUEN INPUNITATEARI STOP!

Salaketa honen ondorioz, Labi eta Zaporra deklaratzera joan behar izan zuten Azpeitira. Inongo frogarik ez zegoenez hauen kontra, dena bertan geratuko zelakoan ginen.
Baina ezuzteko galanta eraman genuen. Kasuak aurrera egiten du eta Madrileko Entzutegi Nazionalean epaiketa izango da, uztailaren 14ean. Fiskalaren eskaera ez da nolanahikoa gainera: Urte eta erdiko gartzela zigorra, 10 urteko inabilitazioa lan publikoan eta 5 urte herritik kanporatzea. Kontuan hartzekoa da, zigor honekin biak galduko dutela lana, Labi suhitzailea eta Zaporra eskola publikoan irakaslea baitira.
Herritar batzuk kezkatuta azaltzen dira eta elkartasun kanpaina bati ekiten diote. Inkisizio garaietara bueltatu garela dirudi, honela edonork edonor salatu dezake nahi duenagatik, ez da posible!!!

Uztailean prentsaurreko masibo bat egin zen, eragile, alderdi eta norbanako ugari bildu zituena. Bertan, uztailaren 12an egingo zen manifestaziorako deialdia egin zen.

Uztailean eginiko prentsaurrekoa.

Uztailak 12ko manifestazioa















Uztailak 12ko manifestazioa.




















1.- PERTSONA ANONIMO BATEK SALAKETA JARRI ZUEN EGUNA:

Ondorengo argazkiak, 2009ko irailaren 26an ateratakoak dira. Gudari eguna zela eta egin zen martxan ateratakoak. Martxa hori Zarauzko Musika Plazan hasi eta monolitoan amaitu zen.
Argazkiak, Musika Plaza eta Santa Marina kalea bitartean egin ziren, Ipar kalean alegia. Salatariak "Gora ETA" oihuak entzun omen zituen lekuan.
Argazki hauek, defentsak epaiketan erabili zituenetariko bi dira. Salatariak dioena gezurtatzen dute eta epaileek ikusi zituzten.
Salatariak dio: Manifestazioa kale honetatik pasatzean, behin eta berriz "Gora ETA" oihuak botatzen ari ziren. Nunbait bi hitz horiek esaten zihoazen taldetxo batean Labi eta Zaporra ezagutu zituen. Bada, talde berean egoteko nahiko urrun daudela bi lagunak dirudi, ezta hala? Ikusi argazkiak!!!



Gezi gorriarekin seinalatua dagoena Zaporra da. Ikusi daitekeenez martxaren aurrealdean.
Borobil urdinean sartuta, berriz, Labi dator. Oraindik ez da bera ikusten, dakarren ikurrina ageri da.



Orain Zaporra pasa berri da. Pankarta oraindik ikus daiteke.
Labi, aldiz, martxaren atzealdean ageri da. Gezi gorriarekin seinalatua dago ikurrina dakarrela.


















Salatariak dioenagatik soilik espetxeratuak izan daitezke!!!

- Manifestariak oso haserre ikusten dira,
 denak oihuka.
- Labi eta Zaporra ere talde berean.
Biak ere amorru biziz oihuka.






                                                             Harriturik geratu al zerate?
- Epaileei ez zaizkie axola izan froga hauek.
- Nahiago izan dute salatariaren hitz soila.
- Gainera defentsa eskubidea urratua izan dute. Salataria nor den eta zerk bultzatu
  duen halakorik egitera ez dakitelako. 
- Manifestazioa baimendua izan zen.
- Ez zen inongo istildurik egon.
- Bakean hasi eta amaitu zen eguna.
- Salatariak Labi eta Zaporra ezagutu zituen.
- Ba al zekien lehendik 9 hilabeteko kondena zutela suspentsoan desobedientzia
  ekintza baketsu bategatik?

ESKUZ ESKU... DENON ARTEAN!
 ABSOLUZIORA!!!